XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Zuri oso ondo ulertzen dizut, Begori ere bai, baina besteei...
- Bueno, bikiek hika eta oso azkar hitz egiten due, eta gurasuak... bakizu, moteil, baserritarrak.
- Ya, bueno, kuartora joango naiz, ikasi behar dut.
- Ederki. Kontuz zuloakin.
- Ze zulo?
- Ez zera konturatu? Zulo bat dao goiko pisuan, hanka kabitzen da.
- Kontuz ibiliko naiz.
Igo, apunteak atera, eta koltxoi gainean egokitu nintzen.
Ikasi behar nuen, batez ere aditzak,
Bazinderraizkit, bazinderraizkio, bazinderraizkigu, bazinderraizkie.
Zinderraizkidake, zinderraizkioke, zinderraizkiguke, zinderraizkieke.